NATOren aurkako protestan 42 lagun atxilotu ditu Poliziak
Poliziak Portugal itxi du, eta mugimendu bakezaleetako 127 ekintzaile sartu ezinik geratu dira; baina, hala ere, ehunka lagun elkartu dira NATOren gerra politika salatzera. Hitzaldiak, kontzentrazioak, eta beste hainbat protesta egin dituzte bi egunez; besteak beste, bonbardaketa itxura bat egin dute. Atzo, ehunka lagun bildu ziren NATOko goi bilera egiten ari ziren egoitzaren aurrean. Elkarri kateatuta, errepidea itxi eta zirkulazioa oztopatu zuten. Eta Poliziak desegin egin zuen manifestazioa; 42 lagun atxilotu zituen. Protestaren antolatzaileek azaldu dutenez, desobedientzia zibila egin nahi zuten NATOren aurkako ekitaldiarekin. Erabilitako bideak baketsuak izan direla ere nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu