NATOren Awacs hegazkinek EIren aurka egingo dute Iraken eta Sirian

2016ko otsailaren 11
12:59
Entzun

Estatu Islamikoaren aurkako borrokan lagunduko diote nazioarteko koalizioari NATOren Awacs hegazkinek. Hala iragarri du erakundeko buru Jens Stoltenbergek. "AEBek eskatuta hartu dugu erabakia. Era horretan komunean dugun etsaiari hobeto egingo diogu aurre".

Stoltenbergek azaldu duenez, zaintzarako hegazkinak izango dira Irak eta Siriara bidaliko dituztenak, eta besteak beste, informazioa biltzea izango da haien lana: "Zaintza sendotzea oinarrizkoa da NATOrentzat, hegoaldean eta ekialdean ditugun mehatxuei aurre egiteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.