Errusiak hartutako erabakia deitoratu du NATOk, bere hitzetan Arma Konbentzionalen Ituna "Europako segurtasunerako zutabe garrantzitsua delako". James Appathurai NATOko bozeramaileak onartu duenez, "Puttinen erabakia ez da ustekabe handia izan", Errusiako presidenteak hainbatetan azaldu baitzuen itunaren gaineko kezka.
"Norabide okerrean egindako urratsa" dela esan du Appathuraik eta etsipena agertu du. Argitu duenez, "Arma Konbentzionalen Itunak ez du zerikusirik" AEBk Europako ekialdean ezarri nahi dituen misilen aurkako babesekin. Ildo horretan, bi auziak ez nahasteko eskatu du.
NATOren ustez "norabide okerrean egindako urratsa da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu