Nazio Eztabaidagunearen diagnosiaren puntu nagusiak

2004ko urtarrilaren 3a
16:51
Entzun
Honakoak dira Nazio Eztabaidaguneak lehendabiziko fasean adostu duen diagnosiaren zertzelada nagusiak:

EUSKAL HERRITARRAK: NORTZUK GAREN ETA NOLA BIZI GAREN

Kontrako faktoreak:

Hazkunde tasa negatiboa.

Etorkinak integratu beharra.

Aberats/txiro arteko diferentzia gero eta handiagoa.

Emakumearen diskriminazioa.

Biolentzia politikoa.

Hiru naziotasun sentimendu(Frantzia, Espainia, Euskal Herria) eta bi hiritartasun (Frantzia eta Espainia).

Euskal herritarra definitzeko arazoak.

Euskal Diaspora eta Euskal Herria lotzeko zailtasunak.

Aldeko faktoreak:

Euskal herritar asko bizi baldintza onetan bizi da.

Gatazka politikoari irtenbide hitzartua ematearen alde gero eta euskal herritar gehiago.

Gizarte mugimenduen erantzuteko gaitasun oparoa.

Euskal herritar askok Euskal Herria zazpi lurraldez osatua dagoela aitortzen du.

Euskal diasporako jendeak Euskal Herriarekiko loturak berresten ditu.

Euskal Herriaren geroa euskal herritarrek onartu behar dutela gero eta onartuago dago.

LURRALDEAREN KUDEAKETA

Kontrako faktoreak:

Lurraldearen kudeaketa okerra egiten da, globalizazioaren irizpideak eraginda.

Lurraldea antolatzeko baliabide eskasia.

Garapen jasangarria esanak eta eginak ez datoz bat.

Aldeko faktoreak:

Globalizazioaren aurka sektore zabal bat agertzea.

Ingurunearekiko begirune zabala.

Lurralde modu zuzenago batean kudeatzeko aukera badago.

JARDUERA SOZIOEKONOMIKOA

Kontrako faktoreak:

Politika ekonomiko propioa egiteko ahalmenik eza.

Kanpoko enpresekiko menpekotasuna.

Lehenengo sektorearen egoera latza.

Industri egitura eta azpiegiturak gutxi dibertsifikatuta.

Aldeko faktoreak:



Gizarteak antolatzeko duen gaitasuna.

Jarduera berriak sortzeko gaitasuna.

Lan gaitasun oparoa.

BIZI ETA LAN BALDINTZAK EUSKAL HERRIAN

Kontrako faktoreak:

Gizon eta emakumeen lan banaketa desorekatua.

Lan harremanetan prekarietatea areagotu da.

Etxebizitza eskuratzeko zailtasunak.

Aurrekontu politika atzerakoia.

Aldeko faktoreak:

Emakumeen aldeko eskubideen alde sare gero eta zabalagoa.

Politika aurrerakoia egiteko aukerak.

Euskal gizarteko hainbat erakundek gizarte antolamendu zuzenago baten aldeko apustua dute.

KULTUR NORTASUNA: KOMUNIKAZIOA, HEZKUNTZA ETA HIZKUNTZA JORRATZEN DITU BATIK BAT

Kontrako faktoreak:

Euskal Herriaren zatiketa politiko-administratiboak eragotzi egiten du kultura, hezkuntza eta hizkuntzaren aldeko politika bateratua egitea.

Euskalgintzan, kulturgintzan eta hezkuntzan lanean dauden erakundeen arteko mesfidantza.

Espainia eta Frantziaren politikek zaildu egiten dute politika bateratua.

Hedabideen kontzentrazioa gero eta handiagoa da, komunikazio produktuak gero eta iturri gutxiagotatik datoz

Unibertsitate, ikerkuntza eta hezkuntzako atal garrantzitsuak estatuen esku daude.

Euskararik gabe bizi daiteke; ez da lortu euskara behar soziala izatea.

Euskalduntze politika desegokiak egin dira.

Euskara oinarrizko eskubidea denaren kontzientzia gutxi garatuta dago.

Euskararen kalitateari dagokionez, asko dago hobetzeko.

Aldeko faktoreak:

Kulturan, komunikazioan, hezkuntzan eta hizkuntzan herri ekimenak indar handia izan du.

Eskumenak mugatuak diren arren, eskumen garrantzitsuak dituzte erakundeek.

Komunikazioak eta kulturan ehundura propioa garrantzitsua dago.

Komunikazioaren teknologia berriez baliatzeko kokapen sozio-ekonomiko ona dago.

Euskararen aldeko jarrera nabaria da gizartean.

Euskal unibertsitatea osatzeko oinarri sendoak daude.

Lurralde batzuetan euskararen ezagutza aukera profesionalak areagotzeko faktorea da.

EUSKAL EGITURA POLITIKOA: GATAZKAREN KONPONBIDERAKO EGITURA POLITIKOAREN DIANGOSI BATERATUAREN BEHARRAZ DIHARDU

Kontrako faktoreak:

Euskal Herriari ez zaio autodeterminazio eskubidea aitortzen.

Euskal erakundetzea mugatua da, lurralde zein eskumenei dagokienean.

Euskal Herria aintzakotzat hartzen dutenen arteko adostasun falta dago.

Estatuaren zentralismoa eta errepresioa areagotu egin dira.

Euskal Herria aintzakotzat hartzen dutenen arteko nekea eta, errepresioaren areagotzeagatik, beldurra nagusitzearen arriskua.

Alderdikeriek konponbide politikoa oztopatzen dute.

Komunikabide nagusienetan Euskal Herriak duen irudia estatuak duen irakurketa politikoarena da.

Aldeko faktoreak:

Herri gisa irauteko eta garatzeko borondate tinkoa dago euskal gizartean.

Euskal Herria aintzakotzat hartzen dutenen arteko gogoeta bateratua hedatzen ari da.

Abertzaleak ez diren euskal hiritarren jarrera irekia da autodeterminazio eskubidearen inguruan.

Euskal gizarteak heldutasun nahikoa du barne aniztasuna onartzeko.

Erakundetze aipagarria dago Hegoaldean; Iparraldean, erakundetzearen eskaera hezurmamitu da.

Erakunde nazionalen sorrerak —Udalbiltza— itxaropena zabaldu du.

Subiranotasunaren bidea egiteko tresna eraginkorrak eta malguak daude.

Autodeterminazioaren aldeko gizarte esparruak ez du ekimen politikorako gaitasunik galdu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.