Nazio Eztabaidako proposamenarekin bat egin du Udalbiltzak

2006ko azaroaren 4a
16:37
Entzun
Joan den asteburuan Burlatan egin zen Nazio Eztabaidaren ondorio nagusietako bat Udalbiltza berrantolatzeko premia izan zen, eta horretarako, batzorde bat sortzea erabaki zuen Nazio Garapenerako Biltzarrak. Udalbiltzak begi onez hartu du proposamen hori; areago, ekimenarekin bat egiten dutela iragarri dute Udalbiltzako arduradunek, eta berrantolatze bide horretan, harremanetan direla Udalbiderekin zein "Euskal Herria aintzat hartzen duten alderdietako zuzendaritzekin".

Horrez gain, datorren azaroaren 18an Batzar Nagusia egingo duela iragarri du Udalbiltzak: Beasainen (Gipuzko) izango da, 10:00etan, zineman. Euskal Herriko udal hautetsi guztiei gobidapen pertsonalizatua bidali dietela agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.