Nazioartearen gaitzespena

2004ko martxoaren 22a
19:27
Entzun
Kofi Annan, NBEko idazkari orokorrak Ahmed Jassin xekearen hilketa gaitzetsi du: "Hamas-eko buruzagiaren hilketa irmoki gaitzesten dut eta baita berarekin hil diren besteena ere". Gainera, heriotza honek Ekialde Hurbilean bakea lortzeko ahaleginei ez diela mesederik egiten esan du. Annan-ek gaineratu du "halako ekintzak nazioarteko zuzenbidearen aurkakoak" direla eta gatazkari "bakezko irtenbidea emateko" ez direla lagungarriak.

Europar Legebiltzarreko presidenteak, Pat Cox-ek salatu egin du Jassinen hilketa. Izan ere, bere ustetan, "nazioarteko terrorismoaren aurkako borrokak ez du justifikatzen halako exekuzioa". Hala, Cox-ek palestinar eta israeldarrei "elkarrizketaren bideari heltzeko" deia egin die. Era berean, Europar Batasunak "aho batez" gaitzetsi du Hamas-eko sortzailearen hilketa.

Tunisiako gobernuak ere "bere erabateko gaitzespena" azaldu du heriotzaren aurrean eta Israelen ekintza honek "indarkeria gehiago" ekarriko duela gaineratu du. Atzerri ministerioaren idatzi batean Tunisiako gobernuak dio "agintari israeldar kolonialistek krimen adieraziezina" burutu dutela palestinar erakunde politikoetako "buruzagi garrantzitsuenetako bat erailez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.