Nazioarteko laguntzaren zain

2013ko azaroaren 11
15:15
Entzun

Lehen mailako premiak asetzeko —edateko ura eta botikak ere falta dira— nazioarteko laguntza iristeko zain daude filipinarrak. Nazio Batuen Erakundeko Elikagaien Munduko Programak tonaka elikagai bidali ditu, baina ezer gutxi izango da sarraskiak utzitako ondorioak ikusita. Europako Batasunak, AEBek eta Australiak asteburuan iragarri zituzten laguntzak, eta beste herri askoren laguntzeko erabakia ere etorri da atzetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.