Jacques Rogge Nazioarteko Olinpiar Batzordeko (NOB) presidenteak gaur jakinarazi duenez, Txinari giza eskubideekiko "konpromiso morala" betetzeko eskatu dio. "Pekinek 2008ko Olinpiar Jokoak antolatzeko hautagaitza aurkeztu zuenean esan zuen Txinako agenda soziala aurreratzeko balioko zutela Jokoek, giza eskubideak barne. Konpromiso morala deitzen diot nik horri, juridikoa baino", adierazi du gaur Roggek gaur, Pekinen.
Wen Jiabao Txinako lehen ministroarekin batzartu zen atzo Rogge, baina ez du bileraren xehetasunen berri eman.
Olinpiar zuzia azkeneko egunetan Londresen, Parisen eta San Franciscon (Ameriketako Estatu Batuak) izan da, eta Tibeteko egoeraz protestak eginez liskarrak izan dira. "2001ean hartu genuen Jokoak Pekinen antolatzeko erabakia, eta orain erraza da esatea erabaki hura ez zela jakintsua eta egonkorra izan. Zalantzarik gabe, ordea, Pekinena izan zen hautagaitza onena orduan", dio NOBko presidenteak.
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak giza eskubideak betetzeko galdegin dio Txinari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu