EKIALDE HURBILA

NBEko Segurtasun Kontseiluko kideak ez dira bat etorri Israelen erasoa zigortzeko

2006ko uztailaren 27a
13:27
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak ez du lortu Israelek atzo egindako erasoa gaitzesteko adostasuna. UNIFIL Libanora bakea jartzeko bideratutako segurtasun indarren postua erasotu zuen atzo Israelek, eta lau ikuskatzaile hil ziren. AEBek ez dute gaitzespen testua onartu.

Kontseiluko 15 kideak erasoa zigortzeko adierazpena eztabaidatu dute gaur eta AEBek kontrako iritzia adierazi dute. Atzoko erasoa ez zela nahita egindakoa izan eta zigor terminoa aproposa ez dela dio AEBk. Txinak, berriz, deklarazioa onartu egin behar dela adierazi du. Horregatik erasoa nahita izan zela zioen testuaren zatia ezabatzea ere onartzeko prest agertu da.

Jean Marc Sabliere enbaxadore frantsesak negoziazioekin bihar jarraituko dutela esan du: “Gaur ez dugu akordiorik lortu ezbeharra definitzerakoan, eraso bat izan zen edo nahita egindako eraso bat?” adierazi du Sablierek. Gainera “NBEaren kontrako eraso bat nazioarteko komunitatearen kontrako erasoa suposatzen du eta zigortu behar da” dio enbaxadore frantsesak.

Wang Guangya Txinako Enbaxadoreak kontseiluaren batasuna mantendu behar dela eta eztabaidekin jarraitzeko bihar arte itxaron behar dela esan du: “kasko urdinen hilketa kontseiluari dagokion gaia da, izan ere kontseiluak baimentzen du beraiek herrialde ezberdinetan hedatzea”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.