"Ni izango naiz lehendakaria jarri eta kenduko duena", dio Basagoitik

2009ko martxoaren 16a
14:19
Entzun
Gustura dago Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren Antonio Basagoiti EAEko PPko lehendakaria, bere alderdia "erabakigarria" izango delako bere hamahiru aulkirekin. "Ni izango naiz [Eusko Jaurlaritzako] lehendakaria jarri eta kenduko duena", esan dio Basagoitik El Pais Espainiako egunkariari. "Patxi Lopezi esango diodana da ongi begira nazala eta nirekiko menpekotasuna daukala. Ni andregai asko ditut, eta Patxi Lopezek ni nauka, beste inor ez".

PSE-EEk lehendakaritza har dezan, "arnas hartzeko gauzak" eskatuko dizkio PPk, "ez jatekoak". Hala, Basagoitik dio hezkuntza, kultura eta ETAren indarkeria izango dituztela ardatz negoziazioetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.