Nicolas Fotouhi UMP alderdiko gazteen lehendakaria hil da moto istripuan

2012ko ekainaren 25a
10:01
Entzun

Nicolas Fotouhi UMP alderdiko gazteen lehendakaria hil da Miarritzen gertatu den moto istripuan. Istripua goizaldeko hirurak aldera gertatu da, Miarritzeko Verdun etorbidean. 21 urteko gaztea motoan zihoan eta auto batek harrapatu du. Istripua eragin duen autoaren gidariak ihes egin du baina ordu batzueta atxilotu egin dute jendarmeek.

Zuzenbide ikasketak egiten ari zen Baionako unibertsitatean. 2009. urtean, UMP alderdi eskuindarrak departamendu mailan duen gazte sekzioko ardura hartu zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.