Nondik dator bonet gorriak janzteko ideia?

2013ko azaroaren 23a
18:14
Entzun

Bretainian Bizi, Erabaki eta Lan elkarteak bonet gorriak erabiltzen hastea erabaki izana ez da kasualitatea, keinu historiko bat baizik. XVII. mendean, 1645. urtean, Bretainiako nekazariek ere erabili zituzten, Luis XIV.a erregeak jarri nahi zuen zerga bati aurre egiteko. Borroka hartan bat egin zuten nekazariek eta burgesek, eta, historialari batzuen iritziz, mende bat geroago gertatuko zen iraultzaren aurrekari bat ere izan zen. Orain ere, enpresaburuek nahiz langileek eta ezkerreko nahiz eskuineko alderdietako ordezkariek bat egitea lortu nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.