Nork jasoko du laguntza?

2014ko abenduaren 15a
18:10
Entzun

Nork jaso dezake laguntza?

Ezkontidea edo seme-alabaren bat bere kargura duen langabeentzat da, baldin eta noizbait lan egin badute, urtebete baino gehiago badaramate enplegu zerbitzuetan izena emanda, eta azken sei hilabete edo gehiagotan ez badute beste saririk jaso (langabezia saria, subsidioa, Prepara planeko laguntza, oinarrizko errenta...).

Zergatik dira 426 euro?

IPREM askotariko eraginetarako errenta adierazle publikoaren %80 da kopuru hori, eta langabezia subsidioaren adinakoa.

Zenbat iraungo du?
 

2015eko urtarrilaren 15etik 2016ko apirilaren 15era arte iraungo du programak, baina langabeek gehienez sei hilabetez jasoko dute. Azken laguntza, beraz, 2016ko urrian banatuko dira.

Zenbat lagunek jasoko dute?

Sindikatuek diote 400.000 inguru izango direla. Horietatik milaka batzuk izango dira Hego Euskal Herrikoak.

Zer egin beharko du laguntza jasotzen duenak?

Jarduera konpromiso bat sinatu beharko du. Lana bilatuko duela aginduko du eta enplegu zerbitzuek eskaintzen dizkioten ikastaroetan derrigor hartu beharko du parte. Lan eskaintza bati uko eginez gero, laguntza galduko du.

Langileek jaso al izango dute?

Bai. Laguntza jasotzen duen langabe bat kontratatzen duenak dirua aurreztuko du, 426 euro horiek Estatuak pagatuko dituelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.