Datorren astean jarriko du martxan Oñatiko Udalak atez ateko bilketa sistema. Gipuzkoako hamalaugarren herria izango da atez atekoa jartzen duena. Bileretan parte hartzea handia izan da. Herriko 770 atarietatik 710etako ordezkariek parte hartu zuten bileretan (%92). Familiek jaso dituzte dagoeneko ontziak, eta azkeneko egunetan dendariak ari dira materiala bereganatzen.
Uztailaren 4an, berriz, Seguran hasiko dira atez ateko bilketarekin.