Odon Elorza Donostiako alkate eta PSE-EEko kideak aitortu du "nahikoa hotz" utzi duela ETAren adierazpenak, eta honek "zalantza asko sortu" dituela. Hark ere adierazi du erakunde armatuaren erabakia ez dela nahikoa eta "motz" geratu dela. "Izan ere, ez du bermerik aurkeztu eta erabakia ezin da egiaztatu. Jendeak bake prozesu batean gaudela sinisteko argiago utzi egin beharra du ETAk".
Elorzak uste du "Batasuna ohian bide demokratikoen aldeko apustua eta estrategia" dagoela, eta ETAk hori lagundu nahi izan duela atzo jakinarazitako adierazpen horrekin -"eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki zuela duela hilabete batzuk-.
Eragileen batasuna eskatu du Elorzak, eta herritarrei ez "desmobilizatzeko" dei egin die.
Odon Elorza "hotz" geratu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu