Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoko kideek, baikorki baloratu dute atzo nazioarteko izen handiko sei lagunek Euskal Herriko prozesua babesteko konpromisoa hartuz plazaratutako adierazpena. Xabi Larralde (Batasuna), Mertxe Colina (AB), Manex Pagola (EA), Lorea Zezeaga (Iheslarien kolektiboa), Battitta Larzabal (Anai Artea), Ttotte Etxebeste (Matalas) eta Arritxu Santamaria (OHDko koordinatzailea) pozik agertu dira nazioarteko sei lagun horiek egindako ekarpenarekin.
Baionan egin dute agerraldia OHDko kideek eta nazioarteko sei lagun ospetsu horien adierazpena baikorra dela nabarmentzeaz gain iragarpen bat egin dute. Hain zuzen ere, datorren urriaren 25ean Europako Legebiltzarrean egingo den eztabaidan Euskal Herriko ordezkaritza bat izango dela begirale gisa. Guztira 31 ordezkari joango dira Bruselara Hego Euskal Herriko 21 eta Ipar Euskal Herriko 10.
Era berean, Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak, Bernard Auroy Uztaritzeko auzapez eta kontseilari nagusiak eta Jean-Pierre Destrade kontseilari nagusiak bat egin dute OHDren adierazpenarekin.
politika
OHDk baikortzat jo du nazioarteko sei pertsona ezagunen adierazpena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu