Oiartzungo alkateak ere erraustegiaren proiektua atzeratzeko eskatu du

2010eko otsailaren 23a
16:03
Entzun
Aitor Etxeberria Oiartzungo alkateak (Gipuzkoa) bat egin du Usurbilgo eta Hernaniko alkateekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio sei urtez atzeratzeko erraustegia egiteko proiektua. Etxeberriaren arabera, atez ateko sistema da era eraginkorrena eta osasungarriena zaborrak kudeatzeko. "Gaur gaurkoz, atez ateko bilketa da horretarako aukerarik onena. Gainera, errausketa ekiditeko sistema da eta esku-eskura dugu". Hala , erraustegia egiteak 400 milioi euroko aurrekontua eskatuko duela eta, hori egitea hankasartzea litzatekeela dio Oiartzungo alkateak. "Are gehiago, erraustegia bera eta ekarriko dizkigun osasun eta ingurumen arazoak ekiditea posible denean. Atez atekoa sistema malgua da eta Gipuzkoa osora zabal daiteke".

Usurbilen eta Hernanin bezala, Oiartzunen ere atez ateko zabor biltze sistema martxan jartzekotan dira. "Frogatu dugu, baliabideak izanez gero, herritarrak apustuari ekiteko prest daudela", esan du alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.