Oihana Garmendia eta Xabier Arruabarrena Parisera eraman dituzte

2009ko ekainaren 27a
14:11
Entzun
Ostegunean Parisen atxilotu zituzten Oihana Garmendia (Santurtzi, Bizkaia; 32 urte) eta Xabier Arruabarrena (Elorrio, Bizkaia; 37 urte) Parisera eraman dituzte eta gaur bertan epailearen aurretik igaroko direla jakinarazi dute.

Frantziako Poliziak Charenton le Pont herriko etxe batean atxilotu zituen, ETArekin zerikusia dutelakoan. Erakunde armatuko informazio taldeko kide izatea egotzi diete: Arruabarrenari talde horretako buru izatea eta Garmendiari ondokoa.

Arruabarrenari 1999an eta 2000n ETAren Bizkaia komandako kidea izan zela ere leporatzen diote. Ihes eginda zela epaitu egin zuten iaz Frantzian. Garmendia ere epaitu zuten 2007an han, ihes eginda zegoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.