ETAko Jon Paredes Manot Txiki, Angel Otaegi eta FRAPeko Xose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz fusilatu zituztela 40 urte beteko dira igandean, irailaren 27an. Hainbat ekitaldi daude antolatuta egun horretarako; tartean, Ahaztuak elkarteak Iruñeko udaletxe aurrean deitutakoa, 12:30ean. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin du deialdi hori, "terroristen jokabidearen aldeko adierazpen bat" izan daitekeelakoan, "terrorismoaren gorazarrea" gertatu daitekeela iritzita.
Debeku horrekin kritiko azaldu dira memoria historikoaren berreskuratzeari lotutako hainbat lagunek. Horien izenen, Iban Maiak esan du "ulertezina" dela Carmen Alba gobernuko ordezkariak "aintzat ez hartzea" Frankismoa "zilegitasunik gabeko erregimena" zela, estatu kolpe batetik sortua eta "ehunka milioika lagun" hil zituena: "1975eko irailaren 27an fusilatutako borrokalari antifrankistak terroristatzat jotzea oroimen historikoa iraintzea da".