EAk ez du ordezkaritzarik izago datorren legegintzaldian Espainiako Diputatuen Kongresuan, orain arte zuen eserleku bakarra—Gipuzkoan lortua—galdu baitu. Botoen % 7,84 lortu ditu EAk. PSE-EE eskuratu du EAk galdutako eserleku hori, eta aurrekoan baino diputatu bat gehiago izango du: hiru (botoen %38,92). EAJk bere bi eserlekuei eutsi die, baina %30,96tik %23,79ra jaitsi da haren boto portzentaia. PPk diputatu bakarra izango du ( botoen %14,56). Aralar eta EBk ez eserlekurik lortu. Botoen % 5,32 eta botoen 4,84 eskuratu dituzte hurrenez hurren. Abstentzioa %41,85ekoa izan da. Gipuzkoan egin du gehien gora abstentzioak Hego Euskal Herrian, ia %15a. 2004ean %27,45ekoa izan zen.
2004ko emaitzak Gipuzkoan
Abstentzioa: 27,45
Baliogabea: 11,69
EAJ: 30,96 (2)
PSE-EE: 26,31 (2)
PP: 15,26 (1)
EA: 11,53 (1)
IU: 7,69 (0)
Aralar-Zutik 6,00 (0)
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak / Gipuzkoa
Orain arte zuen eserlekua galdu du Gipuzkoan EAk
PSE-EE irabazi ditu hauteskundeak Gipuzkoan, hiru eserlekurekin, EAJk bi lortu ditu eta PPk bat. Aralar eta EB ez dute ordezkaritzarik lortu. Abstentzioa %41,80koa izan da. 2004ean baino %15 altuagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu