Ortuzarrek uste du gaur egun estatuak ez direla "subjektu politiko bakarrak"

2014ko martxoaren 25a
13:34
Entzun

Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak uste du herritarrei azaldu behar zaiela estatuak gaur egun ez direla "subjektu politiko bakarrak, boterea eta protagonismoa galtzen ari baitira globalizazioagatik eta nazio eta eskualde kulturalen autogobernu aldarrikapenengatik".

Sabino Arana fundazioak antolatu duen mintegi batean mintzatu da EBBko burua, Bilbon. Europako Batasunaren egoera aztertzeko 40 bat lagun batu dira: europarlamentarioak, abokatuak, unibertsitateko katedradunak...

Ortuzarren arabera, "herritar askok bizkarra" eman diote Europari. "Haiek euren inguruan seguruago sentitzen dira, Europako botereguneekiko mesfidati baitira", baina azpimarratu du Europaren aldeko apustua ezin dela bazterrean utzi. "Mugimendu populisten" aurka agertu da, eta uste du haiek nagusituko balira Europa "bere historiako tunelik ilunenean" sartuko litzatekeela. Ondorioz, esan du maiatzaren 25eko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak "garrantzitsuak" izango direla.

  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.