Osasun arloko murrizketen aurka 9.000 sinadura bildu dituzte Donostian

2013ko martxoaren 21a
18:19
Entzun

Donostiako Ospitaleko ELA, LAB, SAE, CCOO, UGT eta UTESEren ekimenez, 9.179 sinadura bildu dituzte hainbat osasun zentrotan, murrizketen aurka.

Sindikatuetako ordezkariak azaldu dutenez, "osasun publikoaren alde" egin dute bilketa. Urtarrilaren 16tik otsailaren 27ra ostegunero aritu dira sinadurak jasotzen.

Ekimenak jasotako babesarekin pozik agertu dira, eta beharrezkotzat jo dute osasun publikoaren alde "mobilizatzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.