Osasun gomendioak

2014ko uztailaren 11
09:53
Entzun

Petronorreko azken isurketak kaltegarriak ez direla esan arren, Osasun Sailak ohar bat prestatu zuen ortuetan barazkiak edo fruituak dituztenentzat, jakiok zelan garbitu behar diren azaltzeko. Muskiz, Abanto eta Zierbenako bizilagunentzako gomendioak dira, eta uztailaren 4an egin zuten oharra. Isurketak ekainaren 21ean eta uztailaren 2an gertatu ziren.

1. Ezer egin aurretik, eskuak ondo garbitu.
2. Uraza, osterzuri eta antzekoen kanpoko orriak bota.
3. Barazkiak eta fruituak uretan sartuta eduki bost minutuan.
4. Ur zorrotadaren azpian garbitu fruituak zein barazkiak, osorik, azal eta guzti —lixibarik edo bestelakorik bota gabe—.
5. Uraza, osterzuri eta antzekoen hostoak banan-banan garbitu.
6. Barazkiek lur zatiak badituzte, eskuila erabili horiek kentzeko.
7. Perrexila, menta eta antzekoak sorta txikietan garbitu.
8. Barazkiak, zuritu ostean, berriz ere uragaz garbitu.
9. Behin soilik erabiltzen den paperagaz edo zapi garbi bategaz lehortu.
10. Unean bertan jaten ez dena izozkailuan gorde.

Meatzaldea Bizirik plataformak salatu du behitegiei dagokienez ez dutela eman inongo gomendiorik; gogorarazi dute eremu horietan badaudela animalion bi ustiategi behintzat. Sara Ibañezek gogora ekarri du haiek ere bertako belarra jango zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.