Aurtengo Espainiako Vueltan etapa gehien irabazi dituen txirrindulariak utzi egin du gaur itzulia: Oscar Freirek. Ez du Benasque-Arcalis hamargarren etapan irten. Izan ere, Vueltaren ondoren izango da Stuttgarten (Alemania) Munduko Txapelketa, eta hori "ondo" prestatu ahal izateko utzi du Vuelta gaur. Aurrez iragarria zuen erabakia.
Hiru etapa irabazi ditu aurten Freirek, denak ere esprintean. Munduko Txapelketa ere hiru aldiz lortu du.
Oscar Freirek utzi egin du itzulia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu