Eskuan dauka Realak Espainiako Lehen Mailako igoera -nahikoa izango du puntu bat igandean-, eta klubak ospakizunak prest dauzka.
Igandea
- Eguerditik aurrera. Donostian, Anoeta estadio atariko karpan, musika, jatekoa eta edaria egongo dira jarraitzaileentzat.
- 16:30. Realeko jokalariei harrera egingo diete zaleek estadioko 29. ate parean.
- 18:00. Reala-Celta partidaren hasiera. Mediapro enpresak baimena ematen badu -harenak dira irudi eskubideak-, estadio kanpoan jarritako pantaila erraldoian ikusi ahal izango da neurketa.
- 20:00. Realak igoera lortzen badu, Anoetako zelaian bideo bat jarriko du klubak, jokalariek eta entrenatzaileak hitzaldiak egingo dituzte, su-festak izango dira...
Astelehena
- 17:30. Anoeta estadiotik Realaren autobusa aterako da: jokalariekin, entrenatzaileekin... Ibilbidea: Madril etorbidea, Pio XII.a, Easo kalea, San Martin kalea, Foruen ibilbidea, bulebarrak, udaletxea.
- 19:00. Udaletxean harrera, eta jokalariak-eta balkoira irtengo dira.
- 20:00. Gipuzkoako Diputazioan harrera, eta jokalariak-eta 20:30ean balkoira aterako dira.
Asteartea
- Arantzazura. Realeko kideak Arantzazura (Oñati) joango dira autobusean, eta Gipuzkoako hainbat herritik pasatuko dira. Klubak oraindik ez ditu ibilbidea eta ordutegia zehaztuta.
Ospakizunak prest ditu klubak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu