Ospitalera eraman dute andre bat, ustez bikotekideak eraso egin ondotik

2010eko urriaren 8a
14:39
Entzun
Bikotekideak ustez eraso egin ondotik, andre bat erietxera eraman behar izan dute gaur goizaldean Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, andreak aurpegian zauriak ageri zituen, eta ertzainei jakinarazi die bikotekideak jo egin duela eta horma baten aurka bota duela. Gizona atxilotu egin dute.

Gauerdia pasatxo zenean gertatu da ustezko erasoa, Bilboko Abando kalean. Ertzaintzak abisua jaso du, etxebizitza batean eraso bat gertatzen ari zela esanez. Etxera iristean, emakumeak ertzainei esan die eraso egin diola bikotekideak, eta mehatxu ere bai. Etxean bertan zegoen gizona. Hura ertzainetxera eraman dute atxilo; andrea, berriz, Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.