Asteartean hasitako operazioan atxilotutako Xabier Otaegi lasartearrak eta Zugaitz Izagirre oiartzuarrak Espainiako Poliziaren esku tratu txarrak jaso dituztela agertu diete senideei. Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak bi lagun horiek baldintza gabe espetxeratzeko agindu ondoren, haiekin egoteko aukera izan dute familiartekoek.
Otaegi "oso gaizki" ikusi dutela agertu dioten haren senideek 'berria.info'-ri, "guztiz burumakur eta hitzegiteko kemenik gabe". Espainiako Poliziak jo egin duela esan die, baina ez da argitasun gehiago emateko gai izan.
Zugaitz Izagirrek ere jipoitu egin dutela aitortu die bere senideei, eta, halaber, hainbat aldiz pistola buruan jarri diotela.
Polizia operazioa
Otaegik eta Izagirrek tratu txarrak jasan dituztela esan diete senideei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu