PSE-EEk ez duela Batasunan "solaskiderik" ziurtatu du Patxi Lopez EAEko sozialisten idazkari nagusiak, baina, era berean, aitortu du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea "erreferentzia" bat dela. Batasunak indarkeriaren erabilera arbuiatzen ez duen bitartean PSEk ez duela haiekin harreman politikorik izango adierazi du Lopezek.
Nolanahi ere, Otegiren gidaritzapean Batasunako proposamenaren bidez Batasunak bide politikoen aldeko keinua egin duela onartu du. "Argi dago Otegi erreferentzia dela ezker abertzalean, eta berarekin urrats batzuk egin dira: Anoetak adierazpena, kasu. Proposamen horren bidez bide politikoa bermatu zuen, eta gatazka eta indarkeria kaleetatik ateratzea", esan du ETB2an egin dioten elkarrizketa batean.
Dena den, ekintzak ez direla Anoetako proposamenarekin bat etorri iritz dio Lopezek, eta ETAren jardun armatua ez dela amaitu oroitarazi du. Ildo horretatik, Batasunak helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabilera arbuiatzen ez duen bitartean PSEk ez duela haiekin harreman politikorik izango ziurtatu du, eta, beraz, ez dutela Batasunak solaskiderik.
Otegi "erreferentzia" dela esan du Lopezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu