La Sexta telebista katean eginiko elkarrizketan ETAren "terrorismoa goratu" eta biktimak "umiliatu" zituelakoan, Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiaren aurkako salaketa aurkeztu du Vox alderdiak.
Auzitegi Nazionalean eta fiskaltzan aurkeztu dute salaketa Voxeko idazkari nagusi Javier Ortegak eta presidente Santiago Abascalek.
Elkarrizketaz gain, Voxek uste du Otegik legea urratu zuela igandean Bilbon presoak etxeratzearen aldeko manifestaziora joanda. Alderdiaren ustez, martxan "ETAko ehunka kide ohi" ohoratzea zuten helburu.