Batasunako kide Arnaldo Otegik Errazkinen heriotzaren aurrean elkartasuna adierazi nahi izan die lehenik eta behin Errazkinen "senide, lagun eta burkideei (preso daudenak eta ez daudenak)".
Errazkinen heriotzak kartzelako egoera "gordintasunez" mahaigaineratu duela nabarmendu du Otegik. Sakabanaketa politikak helburu oso garbia duela iritzi dio: "preso politikoekin amaitzea, fisikoki eta sikologikoki suntsitzea".
Gainera, " batzuek" giza eskubideak "ahotik ahora" dabiltzatela salatu du, "batzuen posizio politikoak erasotzeko".
"Presoen eskubideen alde eta sakabanaketaren kontra" egiten dutenak asko direla esan du, baina, gero, "bestaldera" begiratzen dutela salatu du. Ildo horretatik hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia aspaldi zela azpimarratu du.
Otegik gogor salatu du Errazkinen heriotza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu