Otegiren abokatuak kereila sartuko du gaur Noticias Taldearen aurka

2010eko urtarrilaren 5a
13:27
Entzun
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidearen abokatu Jone Goirizelaiak iragarri du gaur arratsaldean Noticias Taldearen aurkako kereila sartuko duela, talde horretako egunkariek haren ustezko gutun bat argitaratu zutelako abenduaren 22an. Otegi urritik preso daukate -Navalcarnero espetxean dago orain-, eta egunkariek haren intimitate eskubidea urratu izana salatuko du Goirizelaiak.

Gainera, abokatuak jakinarazi du Noticias Taldeko kazetek gezurra esan zutela ustezko eskutitzeko edukiaz. Egunkari haiek zioten ezker abertzaleko kideak ETAren indarkeria defenditzen dutenak kritikatu zituela gutunean. "Otegirekin hitz egin dut eta berak esan dit ez dela egia berak hori idatzi zuenik", adierazi dio Goirizelaiak gaur Euskadi Irratiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.