Pagoa Zulueta preso sartu dute, sei urteko espetxe zigorra betetzeko

2009ko azaroaren 12a
10:59
Entzun
Pagoa Zulueta (Leioa, Bizkaia) kartzelan sartu zuten atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako sei urteko zigorra betetzeko. Uztailaren 10ean kaleratutako epaian, Zulueta, Ana Itxaso Guemes, Anuntzi Alonso eta Anitz Eskisabeli ETAri laguntza eman izana leporatu zien auzitegiak. Operazioa muntaia zela salatu zuten Zuluetaren auzokideek, eta epaiketa “torturapean lortutako deklarazioetan oinarrituta” zegoela adierazi zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM).

Haien aurkako operazioa 2005eko otsailaren 9an egin zuen Espainiako Poliziak, eta guztira hamalau lagun atxilotu zituen “badaezpadako” sarekadan. Ia bi urte espetxeratuta izan ondoren, urtarrilaren 24an atera zen Zulueta kartzelatik, hamabi mila euroko bermea ordainduta.

Leioako AAMk gaurko bilkura deitu du. Bulebarrean egingo dute, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.