Mahmud Abbas Palestinako presidenteak ohartarazi du, Palestinako Aginte Nazionala ekonomia krisi "larri" bat pairatzen ari dela. Ondorioz, jakinarazi du agian ez direla gai izango funtzionariei abuztuko soldata garaiz ordaintzeko.
Abbasek gaineratu du agian erdia ordaindu gabe utzi beharko dutela, "altxor publikoko diru-sarreren arabera".
Horrela, funtzionariek egin dezaketeen greba edo protesta oro gaitzetsi du, orain arte "Palestinako Aginteak lortu duena" gehiago "izorratuko" luketeelako.
Nazioarteari laguntza eskatu dio gobernuak.