66 urteko Salim Omar Suleiman Qawasmi palestinarra hil du Israelgo armadak, Hebronen, Zisjordaniako eremuan. Ustez Hamaseko buru den Wael Mahmud Said Bitar atxilotzea helburu zuen operazioan izan da ezbeharra. Militarren esanetan, "terroristen etxean" zegoen Qawasni.
Zendutakoaren semeak Maan berri agentzian adierazi duenez, soldaduek Qawasni logelan hil dute, eta hilotza Ilargi Erdi Gorria iritsi aurretik eraman dute. "Soldaduak ama errezatzen ari zenean sartu dira. Anaia elbarriaren gelara eraman dute, eta aitaren gelan sartu dira tiroka hasteko".
Ez da Palestinan aste honetan jazo den hilketa bakarra. Atzo bertan bi pertsona hil zituzten Israelgo soldaduek Gaza eta Israel bereiztuen dituen eremuan. Bonba bat jartzera zihoazela esan zuen armadak. Egiptoko baimen agiri bana zeramaten hildakoek, baina ez da argitu Egipton agiria lortutako palestinarrak edo egiptoarrak diren.
Palestinar bat hil du Israelgo armadak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu