Herriko etxeetako ordezkariak ez ezik, Ipar Euskal Herriko 21 kantonamenduetatik 11takoak aukeratzeko parada izan dute gaur herritarrek. 18:00etan itxi dituzte bozkalekuak, eta 17:00etan bildutako parte-hartze datuen arabera, hauteskunde batzuetan zein besteetan nabarmen igo da azkenengoetatik.
Herriko bozetan hautesleen %65ek eman dute botoa Pirinio Atlantikoen departamenduan (Ipar Euskal Herria eta Biarno biltzen ditu), 17:00etan egindako kalkuluen arabera; hau da, 2001ean baino %8 gehiagok. Kantonamendu bozetan, berriz, %63koa izan da parte-hartzea, 2004koa baino %10 handiagoa.
Kantonamendu eta herriko bozak
Parte-hartzea asko igo da herri eta kantonamendu bozetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu