Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur Espainiako Gobernuak presoak gerturatzeko baldintzak jartzearen inguruan adierazi du bergizarteratze plana "zuzenbide estatuaren sendotasunaren fruitua" dela, eta ez dela ahultasunaren erakusle.
Gaur Gasteizen egin du agerraldia, eta analisi "positiboa" egin du Espainiako Barne Ministerioaren planaren inguruan, "elkarbizitza eta askatasuna sendotzen saiatzeko" neurrietako bat izan daitekeela iritzita.
Hala ere, Lopezek ohartarazi du arreta gunea "presoetan eta Batasunaren munduan" dagoela, eta ez Espainiako Barne Ministerioan.