Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak salatu du hiru hilabeteren ostean oraindik akordioa aldi baterako dela, eta Arabako Errioxako erien auziaren kudeaketan Patxi Lopez lehendakaria ez dela "oso fin" ibili esan du. Osakidetzan beste erkidego batzuetako eriak artatzeko batere arazorik ez dela izan inoiz azpimarratu du Urkulluk, eta aurreko astean Bengoak horiek ez artatzea mehatxu egin ostean, Lopezek biharamunean hitz horiek baldintzatu zituela. Urkulluk nabarmendu egin du, gainera, Errioxako Gobernuak esan duela EAJrekin arazoa konponduta legokeela.
Patxi Lopez ez dela "oso fin" ibili salatu du EAJk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu