Patxi Lopez: "Gobernuak HZren zerrendak azter ditzaten eskatuko die epaileei"

2004ko maiatzaren 11
17:08
Entzun
PSE-EE idazkari nagusi Patxi Lopezek azaldu duenez, gobernuak HZren zerreda "aztertua izan dadin" eskatuko du. Bere hitzetan gobernuak ez dio "kontra egingo" HZren hautagaitzari, baizik eta "zerrendaren azterketa bultzatuko du".

"Alderdi sozialistak ez du erabakitzen nor aurkezten den hauteskundeetara, lan hori justiziari edo Hauteskunde Epaitegiari dagokie, bai alderdien legea aplikatzea eta bai HZren zerrendaren inguruan erabakitzea", azaldu du gaur Patxi Lopezek prentsaren aurrean eginiko agerraldian.

Lopezen aburuz "logikoa"da epaileek erabaki behar izatea zerrenda legala den ala ez. Era berean HZ-k aurkezturiko zerrenda eta ezker abertzaleak 2003an aurkezturiko hautetsi zerrendetan artean desberdintasun nabariak ikusten dituela onartu du: "Udal hauteskundetako zerrendak Batasunako jendearekin betak zeudela nabaria zen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.