Erreakzioa

Patxi Lopez: "Ibarretxek Estatutuaren defuntzioa ofizialki aurkeztu nahi izan du gaur"

2003ko urriaren 25a
14:20
Entzun
PSE-EEk Bilboko hotel batean egin du Gernikako Estatutuaren aldeko ekitaldia. Ibarretxe plana "hausturarako" dela esan du Patxi Lopezek eta Gernikako Estatutuak "oraindik balio osoa, erabateko" duela. Euskaraz ere hitz egin du Patxi Lopez sozialisten idazkari nagusiak. Estatutu gehiago eskatu du Lopezek. "Gaur konmemorazio demokratikoaren jai eguna izan behar zuen. Orain 24 urte euskaldunok berreskuratu genuen diktadurak kendu ziguna armen bidez. Hala ere, Ibarretxek gaur Estatutuaren defuntzio ofizialki aurkeztu nahi izan du ". Estatutu sendoagoa, euskal erakundeen indarberritzea, elkarrizketa eta hitzarmena izan dituzte ahotan sozialistek. "Estatutua da euskaldunen elkarbizitzako bizigunea, eta zoru horretan denok daukagu lekua", azpimarratu du Lopezek.

Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak Ibarretxe plana ez dela aurrera aterako esan du Madrilen. "Ez da aurrera aterako Konstituzioa defendatzen dutenek onartuko ez dutelako". Konstituzioa defendatzearren, PSOE beste alderdi konstituzionalistekin bat egiteko prest dagoela esan du ekimen politikoak komunean aurrera ateratzeko orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.