Patxi Zabaleta: "Sanzi zer esan eta zer egin esatera dator Raxoi"
ETAren su-etenaren iragarpenaren ondoren UPNko militante asko ez daudela alderdiak hartu duen jarrerarekin gustura uste du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile eta Nafarroako Parlamentuko kideak, eta hain justu, ondoez hori konpontzera datorrela Raxoi iruñera."UPNkoak beren barne egiturak lasaitzeko egingo dute bilera hori, nahiko barregarri geratzen ari direlako azken aldi honetan. Baina horrek ezin du ezkutatu beren jarrerak zeharo aldatu egin dituztela hamabost egunetan", agertu du Zabaletak. Finean, "Sanzi zer esan eta zer egin" esatera datorrela PPko presidentea nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu