Patxi Zabaletak dio ezker abertzale politikoa inoiz baino beharrezkoagoa dela

2009ko otsailaren 21a
17:25
Entzun
Intsumisioaren ereduak balio beharko luke gaur egun ere gatazka politiko hau gainditzeko. Horregatik duela 8 urte Aralar sortu genuenean, guk argi esan genuen: bideak huts hutsean politikoak; dagoenetik abiatu behar da, herri honetan erabakitzeko esparruak egon badaude, eta dagoenetik abiatu behar da, eta bilatu behar da erabakitzeko esparru bakoitzean eta guztietan gehiengoak biltzea. Eta horretarako ez da nahikoa eskatzen dena bidezkoa izatea, horretarako behar da borroka-moldeak ere bidezkoak izatea. Bestela, ez dugu lortuko intsumisioak lortu zuena: jendearen gehiengoa biltzea gure atzean”.

Dani Maeztu Bizkaiko zerrendaburuak ere hartu du hitza bere herrian egindako mitinean, eta benetako aldaketa gauzatzeko premia azaldu du. “Politika egiteko formak aldatu behar dira, eta Aralarrek erakutsi du hori egin daitekeela, ordezkaritza daukan erakundeetan”.

Era berean, ezker abertzale sendoa sortzen joateko bultzada eskatu du. “Aralar sortu zen ezker abertzale berri bat eraikitzeko, eta zuen bultzadarekin ezker abertzale hori indartsuagoa izan daiteke. Horixe eskatzen dizuet, bultzada bat, ezkerreko alternatiba abertzalearen dinamika abian jartzen bada, ezin izango dutelako gelditu”.

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak gaur Durangon (Bizkaia) azpimarratu du "ezker abertzale politikoa inoiz baino beharrezkoagoa" dela. “Ezker abertzale politikoa behar dugu lehia politikoa egiteko eskuineko abertzaleekin eta abertzalea ez den eskuinarekin, eta lehia egin nahi dugu abertzaleak ez direnekin, benetako lehia eta borroka”.

Aldaketarako premia ere izan du gogoan Zabaletak, “baina benetako aldaketa. Ez aldatzea tokiz, orain arteko politika fiskala egiteko; ez aldatzea pertsonez, betiko politika ekonomikoa egiteko; ez aldatzea karguz, funtsezko politikak berdinak izan daitezen. Eta benetako aldaketa hori eraginkortasunetik eta lanetik etorriko da. Euskal Herriak aldaketa izango badu, EAEk aldaketa izango badu, beharrezkoa du Aralarrek ordezkaritza sendoa izatea Legebiltzarrean”.

Mikel Basabe Aralarreko Arabako zerrendaburuak, berriz, intsumisioaren mugimendua ekarri du gogora. "Intsumisioaren ereduak balio beharko luke gaur egun ere gatazka politiko hau gainditzeko. Horregatik duela zortzi urte Aralar sortu genuenean, guk argi esan genuen: bideak huts-hutsean politikoak; dagoenetik abiatu behar da, herri honetan erabakitzeko esparruak egon badaude, eta dagoenetik abiatu behar da, eta bilatu behar da erabakitzeko esparru bakoitzean eta guztietan gehiengoak biltzea. Eta horretarako ez da nahikoa eskatzen dena bidezkoa izatea, horretarako behar da borroka-moldeak ere bidezkoak izatea. Bestela, ez dugu lortuko intsumisioak lortu zuena: jendearen gehiengoa biltzea gure atzean”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.