Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari ekimen instituzional bateratua egin dezatela eskatu die gaur. Jakinarazi du lehengo astean Aralar Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariarekin batu zenean, proposamen hori egin ziotela. “Proposatu genion Miguel Sanz Nafarroako presidentearekin harremanetan jartzeko eta jarduera hori berak koordinatzeko. Lopezek ez zigun esan proposamen horretan itxaropen handiak zituenik”.
Aralarreko buruaren ustez, "Gernikako Akordioa da bake prozesuaren bideorria, baina bestelako ekarpen batzuk egitea ere garrantzitsua; adibidez, arlo instituzionalekoa".
Patxi Zabaletak Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari ekimen instituzional bateratu bat egin dezatela eskatu die
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu