Pausoak

2008ko maiatzaren 28a
15:07
Entzun
2008ko ekainaren 27a. Ordura artean Espainiako Gobernuarekin akordioa lortu edo ez, Jaurlaritzak galdeketarako lege proposamena Eusko Legebiltzarrera eramango du. Bozketa egingo da orduan gaur aurkeztutako galderez. Nahikoa izango da gehiengo sinplea.

2008ko urriaren 25a. Herri galdeketa egingo litzateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kontsulta ez da lotzailea izango.

Baiezkoak irabaziz gero. Alderdi politikoen artean akordio politikoa lortzeko fasea abiatuko litzateke, "bazterketarik gabe".

2010. “Prozesuari amaiera emateko", 2010eko bigarren sei-hilekoan erreferendum "erabakigarria" egitea nahi du Jaurlaritzak.

Oharra. Jaurlaritzak gehiengorik ez badu lortzen ekainaren 27ko bozketan, Ibarretxek EAEko hauteskundeak deituko ditu. Berez, 2009ko udaberrian lirateke bozak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.