Helegitea. Espainiako Gobernuak gaur sartu du Auzitegi Konstituzionalean Eusko Legebiltzarrak onartutako galdeketaren legearen kontrako helegitea, legeak EAEko Buletin Ofizialean irten duenean. PPk ere sartu du helegitea.
Legea indarrik gabe. Auzitegi Konstituzionalak helegitea tramiterako onartzen duenean, legea behin-behinean bertan behera geldituko da.
Epaia. Sententzia emateko bost hilabeteko epea du Auzitegi Konstituzionalak. Auzitegi Konstituzionalak epaia eman bitartean ezingo da, legez, galdeketarik egin. Oso litekeena da Auzitegiak epaia ematerako urriaren 25a pasatuta egotea.
2008ko urriaren 25a. Orduan egin nahi du Eusko Legebiltzarrak galdeketa ez loteslea, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Alderdi politikoen artean akordio politikoa lortzeko fasea abiatuko litzateke, "bazterketarik gabe".
2010. "Prozesuari amaiera emateko", 2010ean erreferenduma egitea nahi du Jaurlaritzak. “Indarkeriarik gabeko egoeran" egingo litzateke.
Pausoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu