Pausoz Pauso

2005eko apirilaren 3a
10:33
Entzun
1920ko martxoaren 18a: Wadowice hirian jaio zen Karol Wojtyla.

1946ko azaroaren 1a: Apaiz bihurtu zen Krakovian.

1964ko urtarrilaren 18a: Krakoviako artzapezpiku izendatu zuten.

1967ko ekainaren 28a: Kardinal aukeratu zuten.

1978ko urriaren 16a: Eliza katolikoko buru izendatu zuten.

1979ko ekainaren 2a: Poloniara itzuli zen, lehen aldiz. Herrialdeak «aurpegi berria» behar zuela esan zuen.

1981eko maiatzaren 13a: Mehmet Ali Agca turkiarrak bi tiro bota zizkion, eta larri zauritu.

1985eko abuztuaren 19a:Milaka musulman gazteren aurrean hitzaldia egin zuen.

1986ko apirilaren 13a: Vatikanoko buru batek lehen aldiz bisitatu zuen Erromako Sinagoga Handia.

1989ko abenduaren 1a: Mikhail Gorbatxov Sobiet Batasuneko presidentea hartu zuen Erroman. Sobietarrak Moskura gonbidatu zuen.

1990ko apirilaren 22a: Berlingo harresiaren erorketaz, hauxe esan zuenJoan Paulo II.ak Pragan: «Jainkoak irabazi du».

1991ko urtarrilaren 15a: Golkoko Gerraren bezperan, Irak ez erasotzeko eskatu zion Bush aitari.

1998ko urtarrilaren 21a: Bidaia Kubara.

2000ko otsailaren 24a: Egiptora bisita. Sinai mendian izan zen.

2000ko martxoaren 20a: Deitoreen Harresiaren aurrean barkamena eskatu zuen.

2003ko urtarrilaren 13a: Irakeko inbasioaren aurka agertu zen.

2003ko otsailaren 10a: Roger Etxegarai kardinala bidali zuen Saddam Husseinekin biltzera.

2003ko martxoaren 1a: Pio Laghi kardinala bidali zuen Washingtonera, Iraki ez erasotzeko eskatzeko.

2003ko urriaren 16a: Joan Paulo II.aren agintaldiaren 25. urteurrena.

2005eko apirilaren 2a: Vatikanoan hil zen Karol Wojtyla,

Joan Paulo II.a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.