Pentsioen erreforma «lotsagarriak» greba ekar dezakeela ohartarazi du Toxok

2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
67 urteko erretiroa «malgua» izango dela esanda helburua haren aurkako protestak eragoztea bazen, huts egin du Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkaria nagusiak «lotsagarritzat» jo du gobernuaren asmoa, eta bigarren greba orokorra ekar dezakeela iragarri du. «Datozen asteotan mobilizazioak handitu egingo dira; ez dakit greba orokorra izango ote den, agian bai», azaldu du. Azken hamar urteotan erretiroaren benetako adina 61,5 urtetik 63,7ra luzatu dela esan du Toxok, eta orain «Europako handienetakoa» dela. CCOOko idazkari nagusiak gezurtatu egin du sistemaren erreformak halabeharrez pentsioen jaitsiera ekarri behar duenik. Pentsioak segurtatzeko modua diru sarrerak handitzea dela uste du, besteak beste, gutxieneko soldata 800 eurora igota legegintzaldi honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.