Ehud Olmertek 48 orduz erasoak eteteko agindua eman du Qana hirian atzo izandako sarraskia ikertzeko. Hala ere, baina, ez da berehala amaituko Libanoren aurkako erasoaldia. Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkaria aste honetan bertan su-etena lortzeko itxaropentsu agertu bada ere, Amir Peretz Israelgo Defentsa ministroak gaur iragarri du Israelek zabaldu eta indartu egingo dituela Hezbola milizia xiitaren aurka Libanon egiten ari den erasoaldia.
Ildo bereko adierazpenak egin ditu gaur, Haim Ramon Israelgo Justizia ministroak. Izan ere, Ramonen arabera 48 orduz bonbardaketak eten badituzte ere gerra Libanon ez da oraindik amaitu. "Ziur nago gerra hau ez dela amaituko ziurtatu arte Hezbolak ez duela gaitasun gehiago Libano hegoaldetik Israel erasotzeko. Hori lortzeko ari gara lanean", azpimarratu du.
Peretzek iragarri du Israelek Hezbolaren aurkako erasoa zabaldu eta indartuko duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu