Ezker abertzalearen adierazpenak

Permach: "EAJren helburua Euskal Herria askatzea eta batzea izango balitz, ezker abertzalearekin eta Batasunarekin hitz egiten arituko litzateke"

2003ko abuztuaren 1a
16:22
Entzun
Joseba Permachek EAJ-ri eta Arzalluzen adierazpenei erantzun die Loiolako Basilikako atarian. "EAJ eta Arzalluzi esan behar diogu euren helburua Euskal Herria askatzea eta batzea izango balitz, ezker abertzalearekin eta Batasunarekin hitz egiten arituko litzakeela, adostasunetara iristen arituko litzatekeela eta horretan benetan sinistuko balu Ibarretxeren Plana ez luke mahaiaren gainean izango", adierazi du Batasuneko kideak. Ibarretxeren Planarekin, Euskal Herria askatzea baino Euskal Herria Espainiarekin lotuta mantentzeko dela eta Euskal Herria batzeko baino Euskal Herria zatituta mantentzeko proposamena dela esan du Permachek.

Loiolako Basilikako kanpoan, presoen senideek ere euren protesta egin dute. Giza eskubideak kartzeletan errespetatu daitezela eskatu dute, eta presoen sakabanaketa ere salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.