Permach: "Eskaera erabakia Batasunak hartu du, beste inorekin adostu gabe"

2007ko urtarrilaren 9a
16:00
Entzun
Joseba Permach Batasuneko koordinatzaileak ukatu egin du atzo bere alderdiak ETAri egindako eskaera erakundearekin adostu duenik. "Erabaki hori Batasuneko Mahai Nazionalak hartu du, inorekin adostu gabe", esan du Permachek. Atentatuaren ondotik PSE-EEko kideekin "bilkura ofizialik" egin dutenik ere ukatu egin du.

Hain zuzen, Batasunak ETAri martxoaren 22an iragarritako su-eten konpromisoei eusteko eskatu zion. Hitzez hitz, “2006ko martxoaren 22ko komunikatuan zehaztutako konpromisoak eta helburuak mantendu ditzan” dei egin zion ETAri Batasunak. Espainiako Gobernuari, berriz, “Euskal Herrian konponbide politikorako prozesu bat behin betiko martxan jartzea erraztuko duten baldintza demokratikoak bermatu ditzan” eskatu zion. “Dei hauek era eraikitzaile eta positiboan erantzunak izango direla espero dugu”, gehitu zuen, “horrela egungo egoera gainditu eta oinarri sendoen baitako prozesu demokratikoa” eraikiko delakoan.

Permachek gaur esan du Batasuna "oinarri sendoak" jarri nahian ari dela eta horrela ulertu behar dela atzo ETAri egindako eskaera.

Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu du, "errepresio estrategiarekin gatazka luzatu egin nahi duelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.