PKKri leporatu diote Kurdistanen komisaldegi baten kontra izan den atentatua

2016ko abuztuaren 18a
12:59
Entzun

Hiru polizia hil eta 170 inguru zauritu dira gaur goizean Elazig hirian, Kurdistanen, komisaldegi baten kontrako bonba-auto batek eztanda egin duenean. Atenatuak hainbat kalte material eragin ditu. Dogan Turkiako albiste agentziak PKK Kurdistango Langileen Alderdiari leporatu dio erasoa.

Ordu batzuk lehenago, asteakenean, antzeko beste atentatu bat izan da eskualde berean eta hor ere beste hiru lagun hil dira. Inork ez du bere gain hartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.